lunes, 28 de mayo de 2007

Mariaren ametsa

Guk Power Pointen bidez Ipuin multimedia bat sortu genuen. Ipuin honen izenburua Mariaren ametsa da.

Ipuinaren istorioa guk asmatutakoa da eta hasiera batean sortutako ipuin bati mugimendua ematea pentsatu genuen arren, azkenik guk sortutako ipuin bat egitea erabaki genuen.

Ipuin honetako protagonista Maria dugu eta istorio osoa berak bete nahi duen amets baten inguruan murgiltzen da. Neskatila honen ametsa zoora joatea da eta istoria honetan beraz hori gertatzen da; maria gurasoek lagunduta zoora joaten da, hainbat animalia ikustera.

Ipuin hau egiteko orduan, lehendabizi fondoak aurkitu genituen. Fondoak aukitzeko internet erabili genuen baita zenbait aldizkari ere. Honela atzeko plano gisa erabili irudi horiek eta istoriaren oinarria finkatu genuen.

Fondoak osatu ondoren pertsonaiak eta animaliak txertatzen joan ginen orrialdez orrialde. Orrialde bakoitzean beharrezkoak ziren pertsonaiak kokatu eta bakoitzari egokia iruditzen zitzaigun mugimendua eman genion, esaterako, Mariaren kasuan, oinez ibiltzea, atetik sartu... eta animalien kasuan ahoa mugitzea, sugeak mugitzea, ahateak igerian...

Gorputz mugimenduaz gain pertsonaiei bokadilloak ere txertatu genizkien, esaten zutena bertan idatziz, ondoren esandako horri ahotsa jartzeko asmoz. Bokadillo hauei ere mugimendua ezarri genien, batez ere bat atera, ondoren desagertu, gero beste bat sartu eta txukuntasunez uler zedin ipuina.

Hori amaitu ondoren orrialdez orrialdeko trantsizioei ekin genion. Trantsizio hauek ipuina automatikoki joan zedin egin genuen, beraz segunduak kalkulatu eta ipuina osatutzat geratu zitzaigun. Hortik aurrera musika eta ahotsa sartzea besterik ez zen geratzen.

Horretarako fondoko kantu bat aukeratu genuen, kasu honetan, takolo, pirritx eta porrotxen "Ongi bizi kantua" eta ondoren ahotsak grabatu genituen MP3 batean eta hauek txertatu genituen ipuinean. Kantu bakarra aukeratu genuen dispositiba guztientzat, beraz hori lehen diapositibatik hasi eta amaierararte jarri genuen. Ahotsak bi zatitan grabatu behar izan genituen, beraz ondoren Power pointen txertatzeko orduan hori kontuan izan genuen eta bi zatitan jarri genuen.
Honela amaitutzat genuen gure ipuina. Pare bat aldiz entzun genuen ziurtatzeko eta zenbait aldaketa txiki egin genituen, ahotsa eta mugimendua erabat parekatzeko. Horrela gure ipuina CD batean kopiatu eta amaitutzat jo genuen.

Lan zailegia izan ez zen arren denbora nahikoa kendu zigun, eta bi astetan egiteko buruhauste zenbait eman zizkigun. Hala ere lanarekin gustura geratu ginen, guretzat nahiko txukun geratu zelako.

No hay comentarios: